Anboto Kilometro Bertikala: Aritz Kortabarria lehen debagoiendarra

Irati Agirreazaldegi 2008ko eka. 8a, 20:51
Debagoieneko 20 korrikalarik hartu dute parte Raul Garcia segoviarrak irabazi duen Anbotoko mendi lasterketaren lehen edizioan.

Anboto Kilometro Bertikala lasterketak lehen aldia izan da. Arrazolako plazatik (228 metro) Anbotoko tontorrera (1.328 metro) arteko ibilbide zuzenenetik ahalik eta denborarik laburrenean iristea zen gakoa.


Goizean euri apur bat egin  arren oro har eguraldia lagun izan dute proban barrena lasterkariek. Goi partean hala ere behe lainoa izan da. "Igoeran lokatza egon denez horrek gogortu egin du proba korrikalarien esanetan, baina hala ere lasterketa polita izan dela diote. Kanpotik etorri direnei ere asko gustatu zaie ingurua", esan digu antolatzaile taldeko Ekaitz Aierdik.

Lehen urtea izateko parte hartzaile kopuruarekin gustura daude antolatzaileak; 170 izan dira guztira. Ikusleak ere asko izan dira. "Jende asko gerturatu da proba ikustera eta korrikalariak animatzera eta giro polita sortu da", esan digu Ekaitz Aierdik.

Igoera gogorraren ostean, faboritoak, Raul Garcia, segoviarrak irabazi du. Munduko azpi txapelduna da eta Zegama-Aizkorri lasterketan ere bigarren izan da bi urtean. Antolatzaileek azaldu digutenez, "erreferentzia moduan 40 minutuko denbora  ipini genuen eta gailurrera iristeko bi minutu gehiago behar izan baditu ere, berari eman diogu errekorraren saria. Hurrengo urtean denbora hori gainditu beharko da".

Ibarreko ordezkaririk ere ez da falta izan lasterketan; 20 hain zuzen ere. Debagoiendarren artean lehena Aritz Kortabarria izan da eta sailkapen orokorrean seigarren tokian amaitu du lasterketa irabazlearengandik bi minutu eta bost segundora.

Antolatzaileak aurrerantzean errepikatzeko gogoz azaldu dira eta euren esanetan baita korrikalariak ere.

Sailkapena

Gizonezkoak

  1.  Raul Garcia    42:22
  2.  Harkaitz Zamakona    43:24
  3.  Patxi Urizar    44:11

Emakumeak

  1. Alizia Romero    54:38
  2. Izaskun Zubizarreta    55:03
  3. Patricia Althape    56:08

Debagoiendarrak

6. Aritz Kortabarria    44:27

9. Joseba Molinero    45:37

14. Mikel Navarro    46:30

19. Joxe Mendiola    47:49

21. Arkaitz Letamendi    47:55

36. Ekaitz San Vicente    51:09

44. Iban Isasti    52:17

46. Jabier Arriaran    52:20

52. Aitor Otxoa    52:52

54. Xabier Iribekanpos    53:17

55. Aitor Aiala    53:33

60. Kepa Larrea    53:56

76. Argider Isasti    56:38

77. Iker Agirrebaltzategi    56:39

78. Igor Guenetxea    56:42

92. Iñigo Altuna    58:04

104. Josu Gascon    59:15

128. Luis Urigoen    1:03:47

135. Rosa Lasagabaster    1:10:23

152. Iñigo Eriz    1:11:49

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak