Amnistiaren aldeko mugimenduak baraualdia eta manifestazioa deitu ditu aste bukaerarako

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko urt. 27a, 14:37
Euskal presoen kolektiboaren eta euren senideen eskubideak aldarrikatzeko unea dela azpimarratu dute. Asteburuan egingo diren ekitaldietan parte hartzeko deia egin dute.

Presoen kolektiboa baraualdian dago asteon, eta kolektibo horren zein euren senideen eskubideen aldeko borrokan kaletik ere ekarpen garrantzitsua egin daitekeela uste dute Amnistiaren Aldeko Mugimendutik.

Debagoienean aldarrikapen horiekin bat egitea erabaki dute eta asteburuan baraualdia egingo dutela jakinarazi dute. Gainera, zapatuan, Burnien arteko herria izeneko liburuaren aurkezpena egingo dute Kulturaten. "Euskal preso politikoen kolektiboaren historia laburbiltzen duen liburua da", adierazi dute ekitaldion berri emateko atzo egindako agerraldian. "12:30ean hasiko da aurkezpen-hitzaldia".

Domekan manifestazioa

Domekarako, bestalde, manifestazioa deitu dute Arrasaten. Herriko plazatik abiatuko da 18:00etan Gaixo larriak eta zigorra beteta duten presoak etxera. Eskubide guztien jabe. Euskal presoak Euskal Herrira lelopean.

Amnistiaren Aldeko Mugimendutik bi ekitaldiotan parte hartzeko deia luzatu dute. Gogoratu dute, halaber, etzi hileko azken egubakoitza izanik, presoen eskubideen aldeko kontzentrazioak egingo direla herriz herri.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak