Amestutako eguna, Reala lehenengo mailan [bideoak albiste barruan]

Goiena 2010ko eka. 13a, 23:27
Kategoria galdu eta hiru urte ondoren itzuliko da Reala handien artera, dagokion tokira. Amestutako eguna izan da domekakoa. Goizean goizetik hasi, eta oheratu arte, berandu. Aiton-amonek kontatzen dute Puertollanon igo zela Reala lehen mailara, eta urteetara kontatuko dugu Anoeta partidu eder baten testigu izan zela, Celtaren aurrean Realak helburua lortu zuela. Domekan berriro egin dute Realzaleek amets. Zaleen iritziak 'Harmailatik' saioan izango dituzue.

20.000 realzalek egin zuten Alde Zaharretik Anoetarako bidea kalejiran, eta 16:30ean jokalariak estadiora iritsi zirenean zoramena izan zen. ordu batzuk geroago gertatu behar zenaren aurrerapena. Lasarteren mutilek nekez izango dute berriro ere horrenbeste babes harmailetan, eta halaxe zelairatu ziren, 32.000 lagunen txalo artean. Partidua hasi eta lehenengo zatia, baina, trabatua izan zen. Joko gutxi, eta arrisku jokaldirik ez. Bigarrenean, baina, traba guztiak alde batera utzi, eta inoizko penalti ederrenak botata –bi behar izan zituelako– Prietinhok birritan sartu zion ziria Falconi. Hala, zaleek birritan izan zuten gol bera ospatzeko aukera. Pena, segituan erretiratu behar izan zela, min hartuta.

Aukera garbienak

Markagailduan atzean geratuta, aurrera egin nahian Celtak hutsuneak utzi zituen atzealdean, eta arratsaldeko arrisku jokaldi garbienak egiteko aprobetxatu zuen Realak, bigarrena iritsi zen arte. Cadizen kartutxo osoa hustu ez zuela erakutsita, area barruan Buenok ez zuen barkatu (2-0), eta orduan garbiago ikusi zuten zaleek bigarren mailari agur esateko ordua iritsita zegoela.

Debagoienean ere Realaren garaipena ospatzen

Partidua hasi aurretik, Anoeta kanpoan

Realeko jokalarien autobusa iristen

Lehenengo gola

Mikel Gonzalez 'Mondra' abesten

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak