Ameriketako herri indigenen ordezkariei harrera egin zieten Oñatiko Udalean

Mireia Bikuña 2009ko urr. 21a, 11:09
Garabide Elkarteak antolautako Herrien eta Hizkuntzen arteko III . Truke Programan diharduten 11 parte-hartzaileei harrera egin zieten Oñatiko alkate Lourdes Idoiagak eta Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi Rosarito Galdosek astelehenean.

Garabide Elkarteak eta Huhezik antolatuko esperientzien truke programa lau astetan egingo dute. Euskal Herriko hainbat bazter ezagutuko dituzte Amerikatik datozenek, baina jardunaldiak batez ere Debagoienan egingo. Saio gehienak Eskoriatzako Huhezi fakultatean egingo dituzte. Era berean ekitaldi gehienak ibarrean egingo dituzte: mahai inguruak Bergaran eta Arrasaten, eta agurtzeko jaia Eskoriatzan.

Hizkuntza gutxituak

Garabide Elkarteak Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultatearekin batera antolatzen dituen jardunaldiok hirugarrenez egingo dira aurten. Lau astez izango dira gure artean hizkuntza gutxituak dituzten herrietako ordezkariak: Guatemalako mayak, Ekuadorko kitxuak eta shuar-ak, Bolibiako ketxuak eta aymarak, eta Txile baitan dagoen Wallmapuko maputxeak. Hamaika lagun guztira, erakunde indigena eta komunitateetako liderrak, hezkuntza arduradunak, komunikabideetakoak eta hizkuntza akademietakoak.

Euren arteko sareak egiteko hartu-emanak hasi, beren errealitate eta borroken berri ekarri, eta batez ere, Euskal Herrian hizkuntzaren errekuperaziorako azken hamarkadetan egin den lana ezagutzera datoz. Lau asteko jardunaldi trinkoak izango dira: formazio saioak, esperientzia handiko pertsonen lekukotzak, eta alor ezberdinetako hamaika elkarte eta erakundetara bisitak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak