Amaitzear automobilen salmenta sustatzeko dirulaguntza kanpaina

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko urr. 7a, 16:20
Salmentak areagotzen lagundu du, baina saltzaileei hainbat zailtasun eragin ere bai. Ford Mugarriko Rafa Etxaberekin izan gara.

Bi mila euro. Maiatzetik hona kopuru hori deskontatzea posiblea izan da auto berria erosterakoan. Baldintza konkretu batzuk betez gero Madrilgo gobernuak 500 eurorekin, Eusko Jaurlaritzak beste 500 eurorekin eta markak berak mila eurorekin diruz lagundu ditu salmentak. Ba, laster amaituko da pagotxa.

"Egia da dirulaguntzekin hasi ginenetik salmentak igo egin direla. Orain, albistea laguntza horiek desagertzear daudela denean, berriz sortu da mugimendua". Ford Mugarriko Rafa Etxaberen hitzak dira. Ez d zalantzarik. Dirulaguntzak kentzearekin bat jaitsiko dira atzera ere salmentak. "Otsaila eta martxoa izan ziren hilabete txarrenak. Nik uste dirulaguntzak kendutakoan laster itzuliko garela egoera horretara".

Prozesu kaotikoa saltzaileendako

Dirulaguntzak amaitu egingo dira agortzear daudelako erakundeek automobilaren sektorerako emandako fondoak. Salmentak areagotu egin dira denbora honetan, baina guztia ez da positiboa izan Rafa Etxaberen esanetan. "Denbora honetan guk, saltzaileek, bi mila euro aurreratu behar izan ditugu salmenta operazio bakoitzeko. Gero eta gehiago saldu, gero eta gehiago aurreratu behar izan dugu, eta aurreratutakoa hiru erakunde ezberdinetatik kobratzea ez da lan erraza. Txostenak bete, erantzunaren zain egon, argitu beharreko zalantzak argitu… Prozesua kaotiko xamarra izan da".



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak