Alzheimerraren Nazioarteko Eguna

Asier Alkorta 2010eko irailaren 21a

'Alzehimerra. Batera ahal dugu' lelopean gaur ospatzen da Alzehimerraren Nazioarteko Eguna. Gipuzkoan 7.500 pertsona inguru daude Alzehimerrak jota, eta adituek diote 10 urte barru zifra hori bikoiztu egingo dela.

Alzehimerra ezagutzera eman, informazioa zabaldu eta alzehimerdunei eta euren familiartekoei laguntasuna emateko eguna da bereziki gaurkoa: Alzehimerraren Nazioarteko eguna. Gipuzkoan 7.500 pertsona inguru daude Alzehimerrak jota eta 10 urte barru kopurua bikoiztu egingo dela diote adituek.
 
Alzehimerra ezin da eraman bakardadean eta beharrezkoa da laguntza eta elkartasuna. Horretarako dago Afagi elkartea eta Debagoienean esaterako, 1.500 dira Afagiko bazkideak.
Alzehimerdunen Familiakoen Elkartekoek eskatzen dute diagnosiak denboraz egitea, afektatuek tratamendurako erraztasunak izatea, zaintzen dituztenen familiartekoek beharrezko laguntasuna jasotzea eta profesionalek formakuntza ona izatea. Izan ere, gogorra da alzehimerdunak etxean izatea.

Gipuzkoan Alzehimerraren eguna ospatzeko, domekan egin zuten jaia Arrasaten eta Gipuzkoatik etorritako 60 bat lagun elkartu ziren. Horrelako jaiek indarrak eskuratzeko balio izaten dute, aurrera egiten jarraitu ahal izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak