Alvaro Vazquez oñatiarra nagusitu zen 4x4 autoen erakustaldian

Mirari Altube Arrese 2008ko urr. 12a, 21:42
Erakustaldi polita eskaini zuten 4x4 autoek Kanpanzar inguruko lurretan, zapatu arratsaldean. Ikusle ugari hurreratu zen lokatz artean zelan moldatzen ziren ikustera.

19 auto elkartu ziren erakustaldian, baina autoetako batek arazoak izan zituen eta ezin izan zuen proba egin. Erakustaldia erakargarriagoa egiteko sariak banatu zituzten, eta Oñatiko Alvaro Vazquez nagusitu zen Suzuki Samurai autoarekin. Bigarrena Irungo Iñigo Alzuarai izan zen, hau ere Suzuki Samurai autoarekin eta hirugarrena Ibon Aranburuzabala eskoriatzarra, Patrolarekin.

Orain arte Eskoriatzan egin izan dituzte 4x4 erakustaldiak, azkena irailean bertan. Baina elgetarrak probaren bat antolatzeko gogoz zeuden, eta Kanpanzarren –Bergarako lurretan– egitea pentsatu zuten. Lurra sikatuta zegoenez azken egunotako giro epelagatik kamioiarekin ekarri zuten ura: "Lokatza sortu dugu eta horrek beti egiten du ikusgarriagoa proba. Uste dut ikusleak oso entretenituta egon direla", jakinarazi ziguten antolatzaileek. Gainera, aparteko ezusteko barik burutu zen.

Gure ibarrean 4x4 autoen zaletasun handia dago, eta horregatik antolatzen dituzte erakustaldiok. Antolatzaileek hurrengoa Arrasaten egitea gurako lukete, baina oraindik datarik ez dute zehaztuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak