Alstom taldeak Ecotecnia enpresa erosi dio MCCri

Txomin Madina Milikua 2007ko eka. 28a, 10:32

Alstom talde frantziarrak 350 milioi euroren truke erosi dio Ecotecnia enpresa MCC taldeari . Turbina ekoizlea da Ecotecnia eta erosketa honekin, Alstomek energia eolikoaren merkatuan sartu nahi du.

1981ean sortu zen Ecotecnia. 1999az geroztik, MCC taldeko enpresa da eta, gaur egun, 765 pertsona ari dira bertan lanean. Egoitza nagusia Bartzelonan du eta bost lantegi ditu Zamora, Galizia, Nafarroa eta Katalunian banatuta.

Salmentak handitu nahi

300 eta 350 milioi euroko salmentak izatea espero ditu Ecotecniak aurtengo ekitaldi ekonomikoan, Alstom enpresaren arduradunek baina, salmenta horiek handitzeko nahia adierazi dute.

Urte bukaeran, azaroa edo abendu inguruan osatuko da guztiz erosketa eta Ecotecniak MCC taldea utzi, eta sozietate anonimoa bihurtu beharko du horretarako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak