Gainera, azken bi jardunaldiak etxetik kanpo jokatzeak ez die onik egin, ezta urteko azken partiduan, etxean, Mondraren kontra galtzeak ere. Hala, horri guztiari buelta eman asmoz zelairatuko dira domekan.
Aretxabaleta ere ez dago etxafuegoak botatzeko. Sailkapenean apur bat aurrerago –9. lekuan–, Igor Arenazaren mutilek arnasa hartu zuten joan den astean, Vasconiaren kontura. Eta, oñatiarren aldapa gora luzatzen ahaleginduko dira. Astelehenean GOITBn aurreratu moduan, baina, ondo dakite domekako derbia gogorra izango dela.
Mondra Azkoitian
Bederatzi puntu segidan poltsikoratuta, orain momentuan Igor Gordobilen Mondra (28) da txanponaren beste aldea. Bihar (16:00) Azkoitian jokatuko dute, jaitsiera postuak oso gertu dituen Anaitasunaren kontra.