Aloñak irabazi eta Mondrak eta UDAk berdindu

Edu Mendibil 2008ko abe. 14a, 21:19
Preferente mailako ibarreko futbol taldeen artean Aloñak lortu zuen emaitzarik onena: 3-2 irabazi zion atzo Hernaniri, Azkoagainen. Bezperan, UDAk eta Mondrak puntu bana eskuratu zuten.

Hotza eta futbol ona izan ziren atzoko protagonista nagusiak Azkoagainen. Jokalariak berotan sartzeko-edo, jokatzeari ekin zioten lehen minututik eta Azkoagainera joandako zale ausartek eskertu zuten futbolariek eskainitakoa. Partidu entretenigarria jokatu zuten Hernanik eta Aloñak.
Hasi eta berehala, lehenbiziko kolpea eman zuten bisitariek, Olasagastik egindako gol ederrari esker. Etxekoek ez zuten etsi eta berdinketaren bila aurrera jo zuten. Unai Arregik, falta jaurtiketaz egin zuen banakoa, 31. minutuan. Baina atsedenaldia baino lehen bigarren gola egin zuen Galdona hernaniarrak, faltaz baita.
Bigarren zatian ere talde biek erasora jo zuten. Hernanikoak ez ziren gertu atzean zain egoteko. Kontraerasoan arriskua sortzen jarraitu zuten. Eta kolpe bikoitza jaso zuten bigarren zatiaren erdialdean: Jon Igartuak faltaz egin zuen binakoa eta handik minutu batera, Roberto Idigorasekin pareta egin ondoren, 3-2koa jarri zuen Asier Ugartek. Ezkertiarren eguna izan zen. Etxekoek ezker hankarekin egin zituzten hiru golak.

UDAk eta Mondrak berdindu
Sailkapeneko lehen postua eskuratzeko aukera zuen UDAk zapatuan, baina aretxabaletarrak berdinketarekin konformatu behar izan ziren Astigarragan. Husnako berdinketarekin amaitu zen partidua. Futbol zelaia oso lokaztuta zegoen eta egoera horretan zaila zen jokaldiak harilkatzea. Talde biek ez zuten apenas gol aukerarik izan. Tolosa liderra bisitari izango du UDAk domekan. Lidergoa eskuratzeko partidu erabakigarria.
Mondrak bina berdindu zuen zapatuan Mojategin; 0-2 aurreratu zen Trintxerpe eta Julen Herizek egin zituen etxekoen bi golak, bigarrena 47. minutuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak