Aloñak aurrez aurre hartuko du Uda Azkoagainen domekan

Txomin Madina Milikua 2008ko urt. 18a, 14:04
Domekan Aloñak eta UDAk jokatuko dute derbia, Oñatiko Azkoagainen arratsaldeko lauretan eta bihar bertan bestalde, Asobal ligan ari diren Arrate eta Cai Aragonek Oñatin jokatuko dute lagunarteko partidua Oñatiko Zubikoa kiroldegian

Futbolean, preferente mailan debagoiendarren arteko lehia egongo da jokoan asteburu honetan, domekan hain zuzen ere. Aloña Mendi eta Uda arituko dira nor baino nor 16:30etik aurrera Azkoagainen. Azkenengo lau partiduetan garaipenik lortu ez, eta oñatiarrak gogoz zelairatutko dira atxabaltarrak mendean hartzeko gogotan. Aretxabaletakoak bere aldetik, indarberrituta zelairatuko dira, hainbat partida galdu ostean pasa den astean etxean irabazi egin baitzuten.

Mondra bere aldetik, azkenengo hiru partidak irabazi izanak ematen duen segurtasunarekin Anaitsunaren aurka neurtuko da bihar bertan, Txerloia futbol zelaian. Arratsaldeko lauretan hasiko da norgehiagoka.

Eskubaloiari dagokionez, eta Asobal ligan zenbait jardunalditako atsedena hartuko dutela aprobetxatuz, punta puntako mailan dabiltzan bi taldek lagunarteko partidua jokatuko dute Oñatiko Zubikoa kiroldegian: Arrate eta Cai Aragon. Biek hala biek lan txukuna egin dute orain artean: Aragoikoak bosgarrenak dira, Eibarkoak aldiz, zazpigarrenak. Norgehiagoka antolatzen bili den Mikel Mantxolak iragarri duenez gainera, Europan jokatzen ari diren jokalariak kenduta, gainerako gehienak egongo dira Oñatin. Bihar izango da hitzordua, esan bezala Zubikoa kiroldegian arratsaldeko zazpiretatik aurrera.

Euskadiko txapelketari dagokionez, joan den asteko derbya irabazi ostean, Bergarak leioako Askartzaren kontra jokatuko du etxetik kanpo bihar bertan, arratsaldeko zortziretan. Ford Mugarrik bere aldetik Urola hartuko du Iturripen domeka eguerdian, hamabi térdietatik aurrera.

Saskibaloian bestalde, Mondragon Unibertsitateak Nafarroa aldera egingo du, Lizarrara hain zuzen ere, bertan Construcciones Legarciaren kontra jokatuko baitu. Bihar izango da partida, azpietatik aurrera.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak