Atzo, astelehena, egin zuten lehen elkarrizketa Arrasateko EAEko hautagaiarekin, Ino Galparsororekin. Eusko Abertzale Ekintzak ibarrean izan duen emaitza ona ikusita, ibarreko herri handieneko alkategaiarekin egin dute lehen elkarrizketa.
Gainontzeko elkarrizketak alfabetoaren araberako ordenean egingo dituzte, Antzuolatik hasi eta Oñatiraino.
Hala, gaur, martitzena, Antzuolako EAEren alkategaia, Pedro Iturbe, elkarrizketatuko du Larraitz Zeberio kazetariak. 19:45ean emango dute elkarrizketa GOITBn.