Alkateak elkarrizketatuko ditugu martitzenero, Goiena Telebistan

Amaia Txintxurreta Guridi 2010eko urriaren 15a

Ikus-entzuleek alkateei zuzenean galderak egiteko aukera izango dute 943 25 05 03 telefono zenbakira deituta ala hemen bertan galdera idatzita.

Hurrengo martitzenean hasita, Goiena magazinea-ko platoan Debagoieneko alkateak izango dira eta astero-astero bailarako alkate bat elkarrizketatuko dugu. Bada, platoa bisitatzen lehena Ino Galparsoro Arrasateko alkatea izango da.


Elkarrizketok zuzenean Internet bidez jarraitzeko aukera ere egongo da: horretarako,  www.livestream.com/goienatv helbidera sartu beharko da eta bertan iruzkinak ere egin ahal izango dira.


Parte-hartzea
Eneko Azkarateren tartean elkarrizketatuko dituzte alkateak. Hala ere, ikus-entzuleek ere aukera izango dute alkateari galderak egiteko zuzenean edo Internet bidez.


Zuzenean parte hartzeko telefonoz deitu beharko da. Edozein ikus-entzulek alkateari egiteko galderaren bat edukiz gero, 943 25 05 03 telefonora deitu beharko du eta alkateak erantzungo du ikus-entzulearen kezka edo zalantza.


Horrez gain, www.goiena.net helbidera ere bidal daitezke galderak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak