Euria eta haizea etengabe izango ditugu eta tenperaturek ere dezente egingo dute behera, 10-15 graduren artean ibiliko dira tenperaturarik altuenak.
Estolderiak garbitzeko gomendioa
Aurreikuspen horien aurrean, Barne Sailak gomendatu du euri urak hartzen dituzten udalerrietako estolderien egoera berrikustea komeni dela eta egon daitekeen zikinkeria garbitzea: hostoak eta adarrak, adibidez.
Horrez gainera, jakinarazi du bai Euskalmet eta baita Larrialdietarako eta Babes Zibilerako Arreta Zerbitzua eguraldiaren eboluzioa zaintzen egongo direla, herritarrak informatu eta beharrezkoak diren neurriak hartzeko.