Alerta horia bihar, bero larregikoarengatik

Ubane Madera 2009ko uzt. 20a, 17:59
Bihar, martitzena, tenperatura altuak izango direla abisatu du Herrizaingo Sailak. EAE osoari eragingo diote tenperatura altuek, baina bereziki, Gipuzkoa eta Bizkaiari. Herrizaingo Sailaren arabera, baliteke bihar 38 graduak gainditzea. Gure kostaldean, berriz, galerna arriskua izango da.

Alerta horia. Horixe piztu du Euskalmetek biharko, aurreikuspenen arabera, gaurkoak baino tenperatura altuagoak izan behar ditugulako.

Bero horri aurre egiteko, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak hainbat gomendio egin gura ditu. Besteak beste: likido ugari edan behar da, bereziki, ura. Alkohola, kafeina edo azukre larregi duten edariak saihestu behar dira.

Jana eta janzkera

Gauza arinak jatea komeni da (entsaladak, gazpatxoa…). Eguzkiak jotzen duenean itxi etxeko leiho eta pertsianak. Jantzi arin eta kolore argidunekin ibili. Bero handien egiten duen orduetan hobe kalera ez ateratzea; eta atera beharra badago, burua eta begiak estalita atera. Eta kirola eginez gero, bero gutxien egiten duen orduetan egin.

Umeak, nagusiak eta animaliak

Nahiz eta automobila gerizpean izan, ez utzi sekula animalia edo pertsonarik barruan.

Komeni da zaintzea, bereziki, umeek eta pertsona nagusiek gomendioak jarrai ditzaten. Zaintza berezia ipini behar da bakarrik bizi diren pertsona nagusiengan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak