Alerta gorria haize indartsuen ondorioz

Txomin Madina Milikua 2010ko ots. 26a, 17:24
Gaur badirudi ekaitzaren aurreko barealdia dela, baina ez omen du gehiegi iraungo. Bihar arratsaldetik aurrera, ziklogenesi leherkorra izateko arriskua dago eta zenbait gunetan, haizea 140-150 kilometro orduko abiaduran ibiliko omen da.

Guzti honen aurrean, Herrizaingo Sailak alerta gorria jarri du indarrean. Iragarri dutenez,  bihar arratsaldeko lauetan krisi-mahaiaren bilera egingo dute eta orduan jakingo dute Euskal Herrira iritsiko den haizea "indartsua ala oso indartsua" izango den.

Egoera honen aurrean, erakunde guztiak eta SOS Deiakeko langile guztiak % 100ean jarri omen dituzte alertan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak ere jarraipen mahaia eratuko du fenomeno metereologiko honen jarraipena egiteko.

Era berea, erakundeek iragarri dute bertan behera geratuko kanpoaldean egiten diren eskolako eta federatutako kirol ekitaldiak biharko 15:00etatik igandeko ordu horretara arte. Gainera, azokak eta merkatuak egitea ere baztertzea aholkatu dute.

Gomendioak

Kalteak ahalik eta gehien murrizteko hainbat aholku eman ditu Herrizaingo Sailaren larrialdiei aurre egiteko eta babes zibileko zuzendaritzak.

Prebentzio moduan gomendatzen da ateak, leihoak eta toldoak itxi eta tenkatzea; loreontziak edo kalera erori daitezkeen gainera elementuak kentzea; eta eta aldamio, garabi eta obrako beste elementuak tinkatzea.

Beharrezkoa ez bada etxetik ez irtetea gomendatu duten arren, kalera irteterakoan hainbat puntu hartu behar dira kontutan. Komeni da erlaitz, murru, zuhaitz edo publizitate hesietatik urruntzea eta kontuz ibiltzea egiten ari diren etxeekin edo kolokan dauden eraikinen aurretik igarotzerakoan.

Errepideei dagokienez, gomendioa da, lehenik eta behin, errepidez ez bidaiatzea eta erremediorik ez badugu, kontu handiz jokatzea. Bidaiatuko dugun lekuan edo gure ibilbidean zein eguraldi egingo duen aurrez jakita ere komeni da.

 

 

 

 

 

 



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak