Santiago Ospitaleko Alergologia Zerbitzuko Saioa Esnal izango da hizlaria. Hiritar askorengan eragina duen fenomenoa da eta bizi kalitatea baldintza dezake. Besteak beste, arnasbideko alergiaren jatorria, gramineak, polena edota sintomen tratamenduen gainean arituko da Esnal.