Tarte horretan asfalto zorua berrituko da, zortzi zentimetroko sakoneran oraingo zoladura birziklatuz eta ondoren 10 zentimetroko aglomeratuzko geruza berria zabalduz. Lan horretan gutxi gorabehera 14.000 tona aglomeratu zabalduko dira. Gainera, lau harri lubeta euskarri birgaituko dira, 36, 30, 20 eta 15 metroko luzera eta bi eta hiru metro arteko altuera dutenak, hurrenez hurren. Baita ere, hainbat zatitan arekak egin, 14 kutxeta eraiki, eta segurtasuneko hesiak eta seinale horizontal berriak jarriko dira.
Errepidea itxi beharrik ez da egongo.