Mingain urdinaren gaitza dela eta debekatuta zegoen ardi, behi edota ahuntzak mugitzea gaitza agertu zen fokutik hasita 150 kilometrora mugatutako murrizketa gunean, baita abere elkartzeak ere. Baina Rafael Uribarren Landa Garapeneko Foru Diputatuak sinatu duen foru agiriak debekua ezeztatu egiten du.
Egiaztatu dutenez, Oiartzunen antzemandako mingain urdinaren gaitzaren fokua Donostialdeko eskualdean mugatuta geratu da, eta tenperatura baxuek lagundu egin dute gaitza kutsatzeko beharrezkoak diren eltxoak hiltzen.
Dena den, gaitza izan dezaketen azienda guztia inmunizatzeko eta gaitza zabaldu ez dadin, Aldundiko Landa Garapenerako Departamentua prebentziozko txertaketa politika zorrotza garatzen ari da.
Abenduaren 3an sartuko da indarrean debekua kentzeko agindua, beraz egun hauetan hain ohikoak diren feria eta azokak berriz ere ikusi ahalko dira abereak.