Txosna eta jantokia ere jarriko dute bergararrek. Zapatuan 20 bat lagun joango dira Forondara, muntaketa lanak egitera. Dena prest utziko dute hurrengo egunerako.
Domekan 09:30ean zabalduko dute txosna. Hiru txanda antolatu dituzte eta guztira 60 lagun inguru arituko direla jakinarazi du Mikel Lete jelkideak. Pintxoak eta bokatak ez dira faltako. Jantokian 80 pertsonendako menua izango da.
Ibarreko gainontzeko herritan ez da ezer antolatu aurtengo Alderdi Egunerako. Arrasateko EAJtik, hala ere, datorren urtean Debagoieneko txosna jartzeko asmoa dagoela azaldu da.