Goizean, 05:30ean jarri dira espedizioko kideak lanean. 6.300 metrora zeuden mendian gora hasi direnean, eta goiz gogor baten ostean, 11:00ak inguruan –Pakistango orduaren arabera– iritsi dira mendi lepora, 7.300 metro ingurura. Atseden hartu eta gero –bakoitzak 12 kilo inguru daramatza aldean, eta ez dute kanpoko laguntzarik izan– erabaki dute azken ahalegina egin eta 250 metroko malda gainditzea, tontorreraino.
Basque Team-etik adierazi dute konexioa ez dela batere ona izan, eta Iñurrategiren berba horiek baino ez dituztela jaso. Hala, egin dute Broad Peak-eko gailurretako bat, eta beste bi geratzen zaizkie.