Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Alberto Contadorrek, 26 urteko Astana taldeko txirrindulariak irabazi du aurten ere, Euskal Herriko itzulia. Itzulia irabazteaz gain, bi etapa ere eskuratu ditu; hain justu, Debagoienetik pasatu zen mediko etapan –Arraten amaitu zen hura–, lehen postuan iritsi zen helmugara, eta gaurko erlojuaren kontrako 24 kilometroko saioan ere hura izan da garaile. Gaur, hamabigarren kilometrorako, irabazita zeukan itzulia. Sailkapen nagusian Colonek bukatu du bigarren eta Samuel Sanchezek hirugarren
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!