Alberto Contador irabazle Arraten, ibarretik igaro den etapan

Xabier Urtzelai 2009ko api. 8a, 19:42
Euskal Herriko Itzuliko hirugarren etapa korritu dute gaur, eta Alberto Contador izan da jendez beteta zeuden Arrateko maldetan indartsuena. Pintoko ziklistak bederatzi segundoko aldea atera die Cadel Evansi, Samuel Sanchezi eta Antonio Colomi.

Euskal Herriko Itzulia 15:40ak inguruan igaro da Bergaratik, eta Elgetarako bidea hartu dute. Orduan, zazpi-zortzi ziklistez osatutako taldea ihes eginda zihoan, hiru minutuko aldearekin. Lasterketa, baina, Arraten erabaki da, Contadorrek ihesaldia jo eta aurrera egiteko segundo gutxi batzuk eskuratu dituenean.

Sailkapena eta informazio gehiago hemen.

Biharko etapan Eibartik Güeñesera egingo dute ziklistek (161km), eta egubakoitzean Güeñestik Zallara (169km) egingo dute. Seguruenik, baina, zapatuko erlojupekoa izango da erabakigarria. Contadorrek ETBn esan berri du egun horretan ziklista bakoitzaren gorputzaldiak erabakiko duela proba, baina dena ondo joanez gero gaur eskuratu duen aldea nahikoa izan beharko litzatekeela txapela janzteko. Ez hori bakarrik, Luis Leon Sanchez horren gertutik jarraitu beharrean, adi ibili beharko duela Cadel Evansekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak