Proposamenak hiru aukera
ezberdinak jasotzen ditu:
A aukera. Kasu honetan
hiru izarreko ostatua soilik eskaintzen da.
B aukera. Aste bukaerako pack-aren egitura dauka. Arrikrutzeko kobara bisita, Pello Zabala frantziskotarraren eskutik Santutegira bisita, eta artzainen bizi modua erakusten duen mendi ibilbide tematikoa. Azken honetan artzain txakur erakusketa eta Idiazabal gazta dastatzea ere egingo. Ekintza guztiak egin ahal izateko Arantzazu Santutegiko aste bukaerako ostatua eta gosaria ere jasotzen ditu.
C aukera. Hemen B aukeran aipatzen diren ekintzak bereizita agertzen dira, eta bakoitza bere prezioarekin. Era honetan bisitaria aske da Arantzazuko egonaldia edozein eran egituratzeko. Aukera honek daukan muga bakarra erabiltzailearen kopurua da eta edozein ekintza egin ahal izateko gutxieneko 6 pertsonaren taldea egitea beharrezkoa izango da.Tarifa guztiek kalitate-prezio erlazio "ezin hobea" dutela azaldu dute Naturgintza Fundaziotik. Tarifak indarrean egongo dira otsaila eta maiatza bitartean, aste santua eta maiatzaren lehengo asteburua ezik. Murriztapenak ere izango dira, alegia bikoteen, familien eta 15 pertsona baino gehiagoko taldeen kasuetan.
Natur Parkeko bihotza
Arantzazu, Aizkorri-Aratz natur parkearen bihotzean dago kokatuta. Bertan, parketxea eraikitzea dago aurreikusia. Une honetan obrak oso aurreratuta daude eta denbora gutxian inauguratzea espero dute. Bien bitartean, Arantzazu, "Gipuzkoako Parke Natural handienaren "ate nagusia" izatea dela helburu azaldu dute. "Aisialdi eskaintza esanguratsu hau aipamen handiko inguru naturalekin sentsibilizazioa dutenentzat gonbidapena da. Arantzazu betidanik izan du naturarekiko goreneko aipamena eta gaur inoiz baino gehiago" azpimarratu dute.
Interesa dutenek 48 ordu baino lehenagoko erreserba egitea ahal izango dute, ondoko telefonoetara deituta edota emailez mezu bat idatzita.
Tel. +33-943251015
email: info@naturgintza.net