Aitor San Vicente da Debagoieneko lehen jaioberria

Maider Arregi 2008ko urtarrilaren 2a

2008an jaio den lehen umea Zigarrolakoa da, Arrasate. Aitor San Vicente du izena eta urtarrilaren 1eko goizeko 08:45ean jaio zen. Ama semeak oso ondo daude eta aita ere pozik azaldu da.

Aitor San Vicente arrasatearra da Debagoienean jaio den lehen haurra. Urtarrilaren 1eko goizeko 08:45ean jaio da Aitor. 2 kilo eta 750 gramorekin. Maite Amado, ama, eta Iñigo San Vicente, aita, pozik azaldu dira. Haurra 2007ko azkena izatea espero zuten baina, azkenean Debagoieneko lehena izan da.


Aitor txikia urtarrilaren 9rako espero zuten Maite eta Iñigok. Baina, 8 egunez aurreratu da. Abenduaren 31n joan ziren gurasoak Debagoieneko Ospitalera. Aurten, beraz, mahatsa hartzeko denbora ere ez dute izan Maite eta Iñigok.

Aitor jaioberriak amaren antza daukala kontatu digu Iñigo San Vicente aitak. Nagusiki, begietan eta ezpainetan daukala amaren antza.
Ondorengo bi egunetan ziur aski etxera itzuliko dira ama eta Aitor txikia, biak primeran baitaude.

Bestalde, Debagoieneko Ospitaleko erizainek esan digute jaiotza bakarra izan dela Aitorrena. Momentuz aurten jaio den hau bakarra dela. Beraz, gau lasaia eta ezusteko gabea  izan zutela Debagoieneko Ospitalean.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak