Ainhoa Etxaide gaur 'Goiena magazinean'

Maider Arregi 2010eko urtarrilaren 26a

Eneko Azkarateren elkarrizketa saioan aste honetako gonbidatua Ainhoa Etxaide izango da, LABeko idazkari orokorra. Platoan egingo dizkioten galderez gain, ikus-entzuleek galderak egiteko aukera ezberdinak izango dituzte. Gainera, livestream zerbitzuaren bidez saioa zuzenean ikusteko aukera ere izango da. Goiena Telebistan, 19:45etik aurrera.

Ikus-entzuleek, bide hauetako edozein erabilita egin ditzakete galderak:

  • Telefonoz: 943 25 05 03
  • Skype bidez: goienatelebista erabiltzailea
  • Facebook/goitb sare soziala erabiliz
  • Mezu bat bidaliz helbide honetara: magazinea@goiena.com. 
  • Livestream bidez, Telebista zuzenean Interneten. Bertan, saioa ikusteaz gain, galderak egin ahal izango dizkiozue Ainhoa Etxaide.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak