Ainhoa Agirreazaldegi finalerdietarako sailkatuta

Irati Agirreazaldegi 2009ko urr. 25a, 12:47
Zapatuan jokatu zuten sei bertsolarik Laudion, Lierni Altuna aramaioarraren esanetara, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako azken final laurdena. Azken saioa izanik ikusmira handia sortu zuen saioak han erabaki baitzen finalaurrekoetan parte hartuko dutenen zerrenda. Horien artean dago Ainhoa Agirreazaldegi elgetarra.

Ainhoa Agirreazaldegik Leitzan jardun zuen final laurdenetan eta 634 puntu eskuratu. saio bakoitzeko lehenak zuzenean egin du aurrera, gainontzekoek puntuazioari begiratuta. Horren arabera, eta saio guztiak jokatuta sailkapenean hamargarren tokian zen Agirreazaldegi eta hamaikak egin dute aurrera.

Azaroaren 14an, Tolosako Usabal Kiroldegian jokatuko du Ainhoak finalaurrekoa eta kantu lagun izango ditu: Igor Elortza, Sustrai Colina, Iker Zubeldia, Uxue Alberdi eta Iñaki Gurrutxaga.

Lehen finalerdia

Tolosakoa baino lehen beste bi finalerdi jokatuko dira Bergaran eta Gasteizen. Bergarakoa azaroaren 7an izango da Udal Pilotalekuan eta honako bertsolariek jardungo dute: Aitor Mendiluzek, Maialen Lujanbiok, Etxahun Lekuek, Beñat Gaztelumendik, Fredi Paiak eta Jon Martinek.

Saio guztiak 17:30ean hasiko dira.

Sarrerak

Bertsolari Txapelketa Nagusirako saioetako sarrerak, aurrez erostekoan, internet bidez bakarrik eros daitezke: www.bertsosarrerak.eu atarian. Saioa hasi orduko, eta egunean bertan, ohikoa izaten denez, txarteldegian ere salgai ipiniko dira sarrera batzuk. 

Finalaurrekoetarako sarrera arruntek 12 euro balio dute; Bertso Zale Elkarteko bazkide izanez gero, sei euro; eta 16 urtera artekoen sarrerek lau euro.

Bertsozale Elkartetik eta Txapelketa Nagusiaren antolaketa taldetik dei berezia egin dute sarrera internetez erosi edo sarrera-bonoak dituzten bertso zaleei saioetara garaiz joateko. Izan ere, orain arteko saioren batean izan da aforo arazorik eta bertso zaleen erosotasuna eta antolatzaileen erraztasuna bermatzea dira helburua.

 

 


 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak