AHTren kontrako manifestazio egingo dute bihar Hendaian

Mireia Bikuña 2010eko urtarrilaren 22a

AHT! Gelditu Elkarlanak eta Iparraldeko Ingurumenaren Defentsarako Elkarteen Batzordeak (CADE) antolatuta manifestazioa egingo dute bihar Hendaian 16:00etan.

AHTrik ez! Proiektu txikitzaileak gelditu! lelopean egingo duten manifestazioaren helburua AHTak ingurumenari, jendarteari eta ekonomiari eragiten dizkien kalte larriak salatzea da. Gainera, 09:30ean, Hendaiako azoka zaharrean Euskal Herriko, Espainiako, Frantziako eta Italiako eskualde ezberdinetan AHT egitasmoen aurka borrokatzen diharduten hainbat talde elkartuko dira, euren arteko hartu emanak sendotzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak