AHTren kontrako kanpaldia Antzuolan, astelehenetik aurrera

Goiena 2010ko uzt. 21a, 17:18
Datorren astelehenean hasi eta abuztuaren 1a bitartean egingo da urtero garai hauetan egiten den Abiadura Handiko Trenaren kontrako kanpaldia. Aurten, Debagoienean egingo dute, Antzuolan hain zuzen ere. Era askotako ekintzak antolatu dituzte aste guztirako, eta zapatuan, uztailaren 31n, manifestazioa egingo dute dagoeneko hasita dauden AHTren Bergarako lanetara.

Ez da lehen aldia AHTren kontrako kanpaldia Debagoienean egiten dena. Duela hiru urte Aramaion egin zuten-eta.

Bisita gidatuak eta manifestazioa

Ekintza gehienak, herrian bertan izango dira, besteak beste, Torreosoroan edota Zurrategi plazan. Bisita gidatuak ere antolatu dituzte nekazaritza ekologikoa egiten duten herriko bi baserritara eta zapatuan, uztailaren 31an manifestazioa egingo dute Bergarako udalatexetik abiatu eta Ipiñarri baserri gainera.

Laskurain Handi baserrian kanpalekua

Kanpaldia bera Antzuolako Laskurain Handi baserriko zelaietan egingo dute. Bertan kanpatzen dutenek Lapatza eta Pikunietako baserrietako barazki, fruitu, esne eta bestelako produktu ekologikoak kontsumituko dituzte, asanbladatik proposatzen duten gizarte eredu aldaketaren erakusgarri.

Azpiegituren kontra

Asanbladatik zehaztu dute, era berean, AHTren kontrako kanpaldi hau, azken urteotan Euskal herrian burutu edo planteatu diren beste azpiegitura proiektu handien kontra ere badela, eta azpiegitura-lan handiak gelditu eta gizartearen lehentasunak zehazteko, jendarte osoak hausnarketa egin behar duela. Hilario Manzanedok berba egin du AHTren Kontrako Asanbladaren izenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak