Bestalde, AHTren kontrako asteburua antolatu dute azaroaren 22tik 24ra. Bergaran, irratsaio berezia izango da Txapa Irratian hilaren 21ean, 22:00etan. Azaroaren 23an, berriz, bilera irekia izango da Bergarako gaztetxean 19:30ean. Zapatuan berriz, mendi martxa egingo dute Angiozarrera 09:30ean eta ondoren herri bazkaria izango da gaztetxean.