AHTren beste bi tarte lizitazio prozesuan

Usoa Agirre 2010eko irailaren 28a

Antzuola eta Ezkio-Itsaso II Ekialdea, eta Bergara-Bergara tarteen lizitazio prozesua hastea onartu du Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak, 233 milioi euroko aurrekontuarekin.

Antzuola eta Ezkio-Itsaso II Ekialdea tarteak 133 milioi euroko lizitazio aurrekontua du eta 63 hilabeteko exekuzio epea. 3,47 kilometroko luzera du tarte horrek eta tunel barruan joango da gehiena.

Bergara-Bergara tarteak, berriz, 100 milioi euroko lizitazio aurrekontua du eta 63 hilabeteko exekuzio epea. Tarte horrek 3,159 kilometro ditu eta 900 metroko zubibide bat izango du Deba ibaiaren eta AP1 autobidearen gainean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak