AHTren Bergara-Antzuola zatiko lanen lizitazioa baimendu du Jaurlaritzak

Julen Iriondo 2009ko azaroaren 27a

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak baimendu du AHTren Bergara-Antzuola zatiko eraikitze lanen lizitazioa. Zati honek lau kilometro eta ia 300 metro ditu, gehienak lurpekoak. Albiste honen harira, Bergarako alderdi sozialistak poza azaldu du. Mari Carmen Barrenetxea bozeramaileak adierazi du AHT lehentasunezko egitasmoa dela, Gipuzkoaren garapenerako oso garrantzitsua, eta herritarren nahia betetzera datorrena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak