Deba ibaia berdez margotuta agertu da Oñatin eta Arrasaten. Arratsaldean, Herrizaingo Sailak esan du fluoreszeina zela botatako sustantzia, eta ez zela kutsakorra. Gaineratu du ekintza koordinatua izan dela, izan ere, 08:30 eta 09:00ak artean bota dute sustantzia hori Euskal Herriko aukeratutako leku guztietan; gehienak Bizkaian (Bilbo, Durango, Galdakao, Getxo, Lemoa, Amorebieta, Ugao, Zeberio, Abadiño, Arrigorriaga eta Basaurin); baita Gipuzkoan (Tolosa, Oiartzun, Azkoitia, Zestoa, Bergara, Oñati eta Arantzazu; ur koloreztatua Arrasateko Zerrajerako etxe inguruan ere agertu da) eta Araban (Aramaio eta Gasteiz) ere.
Ertzaintzak fluoreszeina lata hutsak aurkitu ditu erribera batzuetan.
Herrizaingo Sailak esan du fluoreszeina erabiltzen dela ikerketak egiteko eta ur-korronteak nondik nora doazen ikusteko.