AHTren aurka elkarretaratzeak egin zituzten gazteek

Jon Berezibar 2007ko mai. 9a, 14:33
Debagoieneko gazteei deialdia egin zitzaien atzo AHTren aurka ager zitezen. Hala, elkarretaratzeak egin zituzten Aretxabaleta, Bergara eta, Arrasaten, atzo iluntzean.

EAJ, PSOE eta PPri ea herriak, bizimoduak eta mendiak txikitzen jarraituko duten galdetzen diete gazteek.

Elkarretaratzearen ostean prentsaurrekoa egin zuten azalpenak emateko. Haien esanetan kalte atzeraezinak ekarriko ditu Abiadura Handiko Trenak eta ez ditu egungo trafiko arazo larriak konponduko. AHTren atzean interes ekonomiko eta politiko itzelak ei daude.

Salaketa

Egitasmoa antiekologikoa eta antisoziala da elkarretaratzean batutako gazteen ustez. Era berean, salatu zuten EAJ eta PSOEk AHTaren aurkako mugimendua kriminalizatu eta errepresioa erabili dutela.

Zera exijitu zieten, haien hitzetan "udaletxetan ditugun agintari lapurrei eta proiektu txikitzailearen bultzatzaileei": AHT berehala gelditzeko, informazio objektibo eta egiazkoa zabaltzea eta ezatabaida sozialari bide egitea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak