AHT eraikitzeko Jaurlaritzaren konpromisoa berretsi nahi izan du Arriolak ekitaldian, eta gaineratu du ingurumenari zor zaion errespetu handienarekin egin direla orain arteko tarte guztiak.
Bergara-Antzuola zatian lau kilometrotatik bi tunelean egingo ditu trenak. Modu horretan, kalte gutxiago egingo zaio ingurumenari, Garraio sailburuak esan duenez.
Hiru urte barru bukatuta
Asmoa da hiru urte barru amaitzea Bergara eta Antzuola arteko zatia; guztiok egin beharko dugula lan adierazi du Arriolak.
Horretarako, 106 milioiko aurrekontua izango dute.