Rebeka Ubera Aralarreko Gipuzkoako batzarkideak azaldu du: "Aralar proiektuaren kontra dago, baina ezin ditugu begiak itxi gertatzen dabilenaren aurrean". Gaineratu du: "Obrak hasita daude eta kalteak handiak dira; horren aurrean, herritarrak babes barik sentitzen dira, nora jo ez dakitela".
Erakundeen arteko mahaia
Aralarren ustez, erakundeen betebeharra herritarrei babesa ematea da. Hala, proposatu dute mahaia osatzea: Eusko Jaurlaritzak, ADIF, Foru Aldundiak eta Udalek. "Obrak irauten duten bitartean eta ondoren era koordinatuan lan egitea eskatzen dugu", dio Uberak.
Diru partida
Dani Maeztu Aralarreko legebiltzarkideak gaineratu du sortu diren eta sortuko diren arazoei aurre egiteko diru partida bat eskatuko dutela: "Momentuan eta ahalik eta arinen arazoa konpontzeko".