AHTak inguruak zelan aldatuko dituen salatzeko ibilaldia domekan

Jon Berezibar 2009ko ira. 3a, 11:35
Gasteiz eta Bilbo lotuko dituen oinezko martxa domekan igaroko da guretik, Aramaio eta Arrasatetik. Dei-egileek "ingurumenaren aurkako azpikeria horrek jarraitzekotan txikitu eta desagertuko liratekeen inguruak" ezagutarazi gura dituzte. Domekan Urbinatik Arrasatera abiatuko dira. Aramaion bazkaria egin eta iluntzean iritsiko da martxa Arrasatera. Astelehenean Bergara eta Angiozarretik jarraituko dute.

AHTaren aurkako asanbladak ibilaldiarekin eta salaketarekin bat egin gura duten guztiei zabaldu diete gonbidapena. Zapatu arratsaldean hasiko dute ibilaldia Gasteizen eta gurera domekan iritsiko dira:

Irailaren 6an, igandea: Urbina – Arrasate

Goizean Urbina-Aramaio mendi martxa. Martxa 14:00etan iritsiko da Aramaiora, baina ordu bat lehenago hasiko da triki-poteoa herrian zehar.
15:00etan: bazkaria Aramaioko txoko batean.
18:00etan: antzerkia.
20:00etan: Arrasatera iritsiko da martxa. Ondoren, gaztetxean afaldu eta lo egingo dute.

Hurrengo egunetako ibilbidea:

Irailaren 7an, astelehena: Bergara – Angiozar
Irailaren 8an, asteartea: Elorrio – Durango
Irailaren 9an, asteazkena: Zornotza - Lemoa
Irailaren 10ean, osteguna: Galdakao – Basauri
Irailaren 11an, ostirala: Bilbo
Irailaren 12an, larunbata: Ezkerraldea
Irailaren 13an, Santurtziko Serantesera igoera (bukaera).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak