Gipuzkoa eta Araba lotuko dituen tunel honen eraikuntza Legutio eta Eskoriatza arteko bide-tarteko lanen zati da. Tarte hori bi fasetan egingo dute eta orain hasi duten lehenengo fasean 2,4 kilometro eraikiko dituzte; horietatik 2,1 kilometro Albertiako tunela izango denarenak. Eraikitzen hasi diren tartea Legutio, Aramaio, Leintz Gatzaga eta Eskoriatzako lurretan egingo da.
4.178 milioi euro
Adif erakunde publikoaren datuen arabera, AHTren lanak 4.178 milioi euro inguruko inbertsioa izango du. Erakunde hori arduratuko da Gasteiz eta Bilboko adarretaz; Donostiarako adarra Eusko Jaurlaritzak kudeatzen du.