Aramaioko alkatearen aurkako epaiketa salatu du AHT Gelditu! Elkarlanak

Usoa Agirre 2009ko maiatzaren 27a

Asier Agirre Aramaioko alkatea epaitua izango da herrian Abiadura Handiko Trenaren gaineko galdeketa egitearren. AHT Gelditu! Elkarlanak esan duenez "prozesamendu hori ekintza politikoaren urraketa garbia izateaz gain, helburu antidemokratiko argi bat du: herri-kontsultak egitea zigortu eta azpiegitura honen aurkako ahotsak isilarazi, AHTren aurka gizarte-mugimendu eta udalek izan dezaketen aurkakotasunaren gainean zigor-presioa areagotuz." Era berean, ekainaren 13an Itsasondo eta Ordizian, Bilbon eta Arrasaten egingo diren manifestazioetan parte hartzeko deia egin du AHT Gelditu! Elkarlanak.

Hemen duzue AHT Gelditu! Elkarlanak kaleratutako ohar osoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak