Eskoriatza-Aramaio tartearen enkanterako aurrekontua 113 milioi euro da eta 30 hilabeteko exekuzio epea du. Luzerari dagokionez, 5,58 kilometro izango ditu. Hiru zubibide izango ditu eta GI-3343 errepide gainetik igaroko diren lau tunel bikoitz.
Aramaio-Arrasate tarterako 78,34 milioi aurreikusi dituzte, 30 hileko exekuzio epea eta 3,39 kilometro izango ditu. A-2620aren gainetik igaroko diren zubibideez eta Etxarriko tunelaz gain, 1.196 metroko tren geltokia eta aurreratze postua izango ditu.