AHT: Eskoriatza, Aramaio eta Arrasate arteko lanak esleitu ditu Sustapen Ministerioak

Usoa Agirre 2007ko api. 3a, 14:04
Trenbide Azpiegituren administratzaileak ebatzi du zeinek egingo dituen Eskoriatza-Aramaio eta Aramaio-Arrasate tarteen lanak. 138,8 milioi euroko aurrekontua izango dute lanok.

Espainiako gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak sinatu zuten AHTaren lanak banatzeko akordioa. Horren arabera, Gipuzkoako ibilbidea Garraio Sailak egin behar du, Eskoriatza eta Arrasateko ibilbidea izan ezik. Hori Sustapen Ministerioaren esku gelditu zen. Ministerioak, era berean, Gipuzkoako geltokiak egiteko ardura izango du: Astigarraga, Donostia eta Ezkio-Itsasokoak.

Bi zati

Eskoriatza-Aramaio

  • 80,9 milioi euro.
  • Acciona eta Excavaciones Viuda de Sainz enpresei esleitu zaizkie lanak.
  • 5,58 kilometroko luzera.
  • 29 hilabeteko epea.
  • Hainbat zubibide eta lau tunel izango ditu: Uruburu-1 (475 metro), Uruburu-2 (460 metro), Mazmela (384 metro) eta Induspe (2.224 metro).

Aramaio-Arrasate

  • 57,8 milioi euro.
  • Sacyr, Amenabar y Proyectos enpresei esleitu zaizkie lanak.
  • 30 hilabateko epea.
  • 3,39 kilometroko luzera. 
  • Bi zubibide izango ditu (1.401 eta 312 metro) eta Atxetarriko tunela (568 metro).


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak