Badihardugu Euskara Elkarteak Deba ibarreko eta inguruko herrietako ahozko ondarea batu nahi du eta eskualdeko fonoteka osatu. Leintz bailara izan da proiektua martxan jarri duen lehenengo eskualdea.
Bailaran ahozko ondarea jasotzeko egitasmoa lehendik ere bazegoen martxan baina 2004an Badihardugu elkarteak lehendik hasitako lana aurrera eramateko ardura hartu zuen.
Soinu artxiboak
Azken urte hauetan 94 pertsona elkarrizketatu dituzte eta 413 soinu artxibo sortu dituzte. Guztira 1.040 pasarte dira Interneten erakusgai daudenak, helbide hauetan:
http://eskoriatza.badihardugu.com
http://aretxabaleta.badihardugu.com
Ondare kulturala
Hizlarien perfila ezagutzeko aukera ere badago eta hizlari bakoitzaren pasarteak ere ikusi daitezke, baita bere biografia txiki bat ere.
Proiektua euskalkiaren ondarea jasotzeko helburuaren jaio bazen ere, arduradunek diote, hizkuntzaz aparte izugarrizko ondare kulturala jaso dela.
Proiektuaren aurreneko pausua informazioa biltzearena izan da, baina etorkizunerako batutako informazio hori oso baliotsua izan daiteke, libururen bat argitaratu edota ikastetxeekin elkarlanean belaunaldi gazteei bailarako tradizio, usadio eta berbak erakusteko.