Agurne Barruso, 'Alkateak Zuzenean' saioan

Maider Arregi 2009ko azaroaren 5a

'Alkateak Zuzenean' saioaren hirugarren emanaldia, azaroaren 5ean, gaur, eskainiko da, 19:45ean. Aste honetako gonbidatua Agurne Barruso Bergarako alkatea da. Platoan egingo dizkioten galderez gain, ikus-entzuleek galderak egiteko aukera ezberdinak izango dituzte. Gainera, livestream bidez saioa zuzenean ikusteko aukera ere izango da.

Ikus-entzuleek, bide hauetako edozein erabilita egin ditzakete galderak:

  • Telefonoz: 943 25 05 03
  • Skype bidez: goienatelebista erabiltzailea
  • Facebook/goitb sare soziala erabiliz
  • Mezu bat bidaliz helbide honetara: webmaster@goiena.com. 
  • Livestream bidez, Telebista zuzenean Interneten. Bertan, saioa ikusteaz gain, galderak egin ahal izango dizkiozue Agurne Barrusori.

Lourdes Idoiaga, Asier Agirre, Pedro Iturbe, Inaxio Garro, Pedro Lasagabaster eta Eusebio Villar etorriko dira gero, hurrenez hurren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak