'Asteleheneko Goienkaria'-ko Udako Argazki Lehiaketako sariak banatu dituzte

Usoa Agirre 2007ko urr. 3a, 18:18
Astean jakin ditugu 'Asteleheneko Goienkaria'-ko III. Udako Argazki Lehiaketako saridunen izenak. Lehenengo eta hirugarren sariak Arrasatera joan dira, bigarrena berriz, Bergarara.

1. saria:

Ekaitzaren ostean barealdia / Isabel Kirze (Arrasate)

Aurten aurkeztu dituzten 513 argazkitatik onena dela iritzi du Goienako eta Kiñu argazki dendako kideek osatutako epaimahaiak. Momentua harrapatzea, freskotasuna eta originaltasuna baloratu ditu epaimahaiak, eta ez espresuki argazki konkretu bat egitera joatea.

Donostiako kontxa. 1. saria

Saria: Olympus E-400 reflex argazki kamera digitala, Bergarako Kiñu argazki dendaren eskutik.

Isabel Kirze 1. saria jasotzen

2. saria:

Euskal gazta / Ane Lopez (Bergara)

Udan ateratzen ditugun argazki sinpatiko horietako bat da bigarren saritua. Sei lagunek hartu dute esku erretratuan, formak zainduta, irudi fresko bat lortuaz. Askotan, ez da gehiago behar.

Euskal gazta. 2. saria

Saria: Aste bukaera bateko egonaldia bi pertsonarentzat, Arrasate Bidaiak-en eskutik.

Ane Lopez 2. saria jasotzen

3. saria

Gincho / Aritz Murgia (Arrasate)

Arrasateko Aritz Murgiak ilunabarrean egindako erretratua aurkeztu du. Irudi polita da, lasaitasuna transmititzen duena. Tonoak saturatuta efektu polita lortu du Murgiak.

Guincho. 3. saria

Saria
: Bi lagunendako afaria edo bazkaria Leintz Gatzagako Gure Ametsa jatetxean.

Aritz Murgia 3. saria jasotzen

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak