Agerraldia eta batzarra egin ditu LABek Arrasaten

Miren Manias 2010eko ekainaren 22a

Hilaren 29rako deituta dagoen greba orokorraren harira, Kulturaten egin dute batzarra goizean eta sindikatuko Debagoieneko hainbat ordezkarik hartu dute parte. Greba egiteko arrazoiak eztabaidatu eta egun horretan nola antolatu aztergai izan dute deialdiak arrakasta izan dezan.

Espainiako Gobernuak hartutako azken neurriekiko desadostasuna azaltzeko, eta euren ustetan krisiari aurre egiteko beste irtenbide batzuk daudela adierazteko, greba orokorra egiteko beharra ikusten du LABek.

Behin batzarra amaituta, eguerdian agerraldia egin dute Sebero Altube plazan; langileei eta herritarrei dei egin diete greba deialdiarekin bat egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak