AFEDEGIko saria Mankomunitateko Kirol Zerbitzuarendako

Jon Berezibar 2007ko ots. 7a, 19:07
AFEDEGIk, Gipuzkoako Kirol Federazioen elkarteak, saria eman dio gaur Mankomunitateko Kirol Zerbitzuari. Zailtasun fisiko eta psikikoak dituztenekin egin duten lana eskertzeko keinua izan da. Ekitaldi berean, Kirol Politikari buruzko X. topaketaren gaineko aldizkaria aurkeztu dute.

AFEDEGI, Gipuzkoako Kirol Federazioen elkarteak bultzatuta, kirol boluntariotzari babesa eta zerbitzua emateko egitasmoaren barruan dago Mankomunitateko kirol zerbitzua. Debagoienean, Oñatin, Bergaran eta Arrasaten, hain  justu, zaildu fisiko eta psikikoendako  igeriketa ikastaroak jarri zituen martxan Mankomunitateak, eta gaur, ekimen hori txalotzeko saria jaso dute. Ernesto Murgiondo Mankomunitateko kirol zerbitzuetako batzordeburuak jaso du saria AFEDEGIREn eskutik Arrasateko kultura etxean egindako ekitaldian.


Aretxabaletan aurki

Murgiondok aipatu du, garrantzitsua dela AFEDEGIrekin lankidetzan jarraitzea. Hala, gaur bertan Aretxabaletan ere hasiko direla gutxituendako igeriketa ikastaroak. Etorkizunean ere, lankidetza horri eusteko asmoa erakutsi dute guztiek.
Bestalde, ekitaldi berean, eta kirolarekin jarraituz, Osasun eta Kirol zerbitzuen arteko sinergiak izeneko aldizkaria aurkeztu du Mankomunitateak. Elgetan 2005. urte amaieran egindako kirol topaketaren emaitza da txostena.
Iratxe Aranburu Arrasateko kirol teknikariak egin du aurkezpena eta azpimarratu du, horrelako topaketak garrantzitsuak direla oso; lan horri esker, etorkizunean proiektuak abirazteko oinarriak ezartzen baitira.  Amaitzeko, Mankomunitateak eta AFEDEGI elkarteak esker ona erakutsi gura izan diote Foru Aldundiari emandako laguntzagatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak