Adegik, ELAk eta LABek lortu dute akordioa Gipuzkoako metalgintzarako

Goiatz Arana Begiristain 2010ko urr. 27a, 16:27
Bederatzi hilabete eta zazpi grebaren ostean, Adegik, ELAk eta LABek lortu dute akordioa Gipuzkoako metalgintzarako. Finkatu dituzte metaleko lan ituneko oinarriak, eta aurten eta datorren urtean egongo da indarrean hitzarmen berria.

KPIaren adinako soldata igoera eta lanaldia mantentzea adostu dute.

Pozik agertu dira lortutakoarekin ELA eta LAB, gaur egun metaleko lan hitzarmenean dauden eduki guztiak errespetatzea eta hobekuntza batzuk izatea lortu dutela argudiatuz.
Adegi ere pozik dago finkatutako oinarriekin. «Mugarri bat» izango dela adierazi du, lan hitzarmen batean lehen aldiz aipatzen direlako hainbat kontzeptu: antolaketarako barne malgutasuna, enpresen lehiakortasuna, enpresek inguruko beharretara egokitzeko duten premia eta elkarrizketa erabiltzea gatazkak konpontzeko bidetzat, esaterako.

CCOOk eta UGTk, berriz, haserre hitz egin dute, hitzarmena edukiz pobrea dela esanez. Zazpi greba egun egin dituztela kontuan hartuta, lortutakoaren aldean langileek eduki duten galera askoz handiagoa dela adierazi dute, eta gaineratu eurek akordio hobeak lortu dituztela Araban eta Bizkaian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak