Aby-Kem talde bergararrak diskoa aurkeztu du

Iker Barandiaran 2007ko abenduaren 19a

Donostiako Alde Zaharreko bibliotekako sotoan egin dute lehen diskoko aurkezpena. Bertan izan dira besteak beste, Gara, Berria, Noticias de Gipuzkoa, Herriko Burdina (Euskal Herriko webzinea) eta Goienako hedabideak. Danbaka Musika Lehiaketako koordinatzaile Iker Barandiaranek aurkeztu du taldea hedabideen aurrean.

Horren ostean taldekideek diskoaren nondik norakoak azaldu dituzte. Horrez gain diskoa osatzen duten eta taldeak dituen eraginen gainean luze mintzatu dira. Hala nola,  diskoko hitzak eta lan horrek duen arabiar kutsuaren gainean azalpenak eman dituzte.

Disko berria:  Azken Guda

Gaztelupeko Hotsak-ek kaleratu du Danbakarekin elkarlanean. Lehiaketa horren bigarren edizioko irabazleak izateagatik hain zuzen ere. Diskoan sei abesti daude, iraupen luzekoak guztiak; asko garatutakoak, alegia. Thrash metala, death-a eta beste soinu bortitzak lantzen dituzte abestietan. Disko hori eskuragarri dago dagoeneko Euskal Herriko hainbat disko dendatan  eta erosteko aukera izango da baita ere Goienaren bitartez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak