Aby-kem diskoa grabatzen

Iker Barandiaran 2007ko uzt. 10a, 13:30
Aby-Kem talde bergararra, Danbaka Debagoieneko II. Musika Lehiaketako irabazlea, estraineko diskoa grabatzen dabil Arrasateko Shot! grabazio estudioan.

Aby-Kem izan zen Danbaka Debagoieneko II. Musika Lehiaketako irabazlea. Hala, sari nagusia eskuratu zuen: disko baten grabazioa Shot! estudioan eta lan horren kaleratzea Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin.

Hilaren 2an hasi ziren lan horretan eta pare bat aste izango dituzte zeregin horretarako. Hain zuzen ere, bateria berehala grabatu zuten, eta beste instrumentuei ekin zieten berehala.

Taldekideek kontatu digute lan berriak bederatzi abesti izango dituela, eta antzematen dugu orain arteko ildoan, thrashean eta metalean jarraituko dutela.

Bederatzi abesti horietatik gutxi batzuk Danbakako finalean aurkeztu zituzten; besteren bat Bergarako jaietan egindako kontzertuan; eta beste guztiak entzun barikoak dira.

Informazio gehiago, danbaka.com webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak