Aby-Kem, Belceblues eta Malenkonia dira finalistak

Maider Arregi 2006ko abe. 18a, 18:00
Epaimahaiak Aby-Kem (Bergara), Malenkonia (Oñati) eta Belceblues (Bergara) taldeak aukeratu ditu-eta finalerako. Kasualitatez, hiru taldeek elkarrekin jo zuten azaroaren 3ko kontzertuan.

Epaimahaiak Aby-Kem (Bergara), Malenkonia (Oñati) eta Belceblues (Bergara) taldeak aukeratu ditu-eta finalerako. Kasualitatez, hiru taldeek elkarrekin jo zuten azaroaren 3ko kontzertuan.

Epaimahaiaren arrazoiak

  • Aby-Kem: "Entseguak ikusten dira taula gainera atera eta lehenengo notak entzun orduko". Horiek Bergarako taldeari buruzko epaimahaiaren lehen hitzak. Taldearen soinua ere preziatu dute: "Trinkoa, indartsua, mugimendu trinkoekin eta soinu definitua eta landua" dira erabilitako deskripzioak. "Bizitasuna modu erasokorrean".
  • Belceblues: Bergarako hirukotearen iaiotasun instrumentala goraipatzen du epaimahaiak. Soinu "elegantea" daukatela diote, "soinu klasikoa belarrietarako, entzulea harrapatzen duena". Ahotsekin egiten duten jokoa ere baloratu du epaimahaiak. Amaitzeko, gehitzen dute hirukote izateak ere bete egiten duela emaitza. 
  • Malenkonia: Taldeak aurkeztutako soinu landua eta aberatsa azpimarratu du epaimahaiak Oñatiko taldea aukeratzeko orduan. "Definitu egin dute soinua eta zuzenean taldeago ikusi ditugu taula gainean, bat eginda", dio epaimahaiak. Aurreko ediziotik egindako "demaseko jauzia" aipatzen dute, eta egiten duten "pop dotorea" azpimarratu.

Finala

Finala urtarrilaren 12an izango da eta talde gonbidatua Kerobia izango da. Orduan ere jakingo da nori ematen dioten bakarlari onenaren saria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak